Materialea alokatzeko araudia
-
Materialea alokatu ahal izateko Goiena-ko bazkidea izatea beharrezkoa da. Materiale honen erabilera bazkideentzako da soilik, debekatua dagoelarik mendi taldeko bazkide ez den edonori uztea, kasu hau eman eman eta zerbait gertatuko balitz, klub-eko bazkidea Zuzendaritzako Batzordearen erabakiaren menpe egongo litzateke.
- Materialea alokatzeko ordutegia: asteazkenetan 20:00-21:30.
- Materialea alokatzen duen bazkideak berau errebisatu beharko luke dena ongi dagoela zihurtatzeko eta zerbait gaizki balego ordaindu beharrik ez izateko. Aurkitutako defektuak erregistro liburuan jasoko dira.
- Materialea alokatzean 10 €ko diru gordailu bat jarri beharko du pertsona bakoitzak, materialea itzultzean berriz bueltatuko delarik. Diru gordailu hau matxurak konpontzeko erabiliko da.
- Prezio eta gehienezko egunak:
Materialea |
Prezioa eta gehienezko egunak |
Piolet |
1 € - aste 1
1,5 € - aste 2 |
Kanpin denda |
2 € - aste 1
3 € - aste 2 |
Elurretako pala |
1 € - aste 1 |
Kranpoiak |
1 € - aste 1
1,5 € - aste 2 |
Erraketak |
2 € - aste 1
3 € - aste 2 |
Barrankoetarako motxilak |
1 € - aste 1 |
-
Alokairuko materialaren dirua momentuan ordaindu beharko da.
- Alokatutako materialea erregistro liburuan izendatuta geratuko da bazkidearen sinadurarekin.
- Bazkidea egingo da materialearen arduradun, matxuraren bat izan ezkero beronen ordainketa egitera behartuta egongo litzatekeelarik.
- Itzulketa behar baino beranduago egiteak, ordainketa zigor bat eramango du, alokairuko prezioaren bikoitza alegia. Modu hontako jarrera errepikatzeak materialearen alokairurik ez egitera bultzatu gaitzake.
- Materialea galtzeak beronen %50 ordaintzera behartuko luke.
- Hemen jaso ez den kasuren bat gertatuko balitz, Materialearen Arduradunaren esku egongo litzateko erabaki bat hartzea eta kasurik txarrenean Zuzendaritza Batzordeak parte hartuko luke.
-
Mendi Taldea ez da arduratuko materiale honen erabilera ezegokiaren ondorioz zerbait gertatuko balitz edo materiale hau darabilten bazkideen jakinezaren ondorioz gertatutakoaz.
Gogoratu materiale honen erabilera egokiaren arabera egongo dela ondoren darabilen pertsonaren segurtasuna. |