Azken eguneraketa : 2010/12/3
Egitaraua |
Pirineo frantsesa |
Data |
2010/12/3-8 (kontsezio zubia) |
| Irteera mota |
Eskia eta oinez |
| Noiz |
Asteazkenean zehazteko |
| Ibilbidea |
Eguraldiaren arabera, pistako eskia, mendi eskia eta zihuraski oinezko ekitaldiak egingo dira
|
| Oharrak |
Azaroak 18, osteguna baino lehen izena eman behar da. Izen ematen dutenekin aterpetxea hartuko da pentsio erdira (prezioa 34 €/egun).
Egotaldirako pertsona bakoitzaren prezioa 160 € (24 € lehen gaua eta gozaria eta 4x34 € pentsio erdira abendutik 4-8) izango da.
Ordainketa bertan eskudirutan egingo da.
Izen ematen ez duenak eta gero joateko asmoa duenak lo egiteko lekua eta janaria bere aldetik bilatu beharko du.
AZKEN BERRIA: Badugu aterpetxea. Gite de Barègesque.
|
| Eguraldiaren iragarpena (goazen lekuan) |
|
| Antolatzailea |
Juan Luis eta Begotxu |
| Mapa/Argazkiak |
|
|
Ohar orokorrak :
- Prezio zehatzak edo federatua egotea eskatzen diren irteeretak alde batera utzirik, gainontzekoak edozeini zabalik daude, bazkide izan ala ez. Hauetan ez da beharrezkoa federatua egotea. Debaldekoak dira (ibilgailuaren kostua ezik, hau guztien artean ordaintzen delarik). Nahiz eta arduradun bat dagoen irteera zuzendu eta antolatzeen duena (segurtasuna bermatu nahian), bakoitza bere buruaren arduraduna da. Orokorrean, sarri bazoaz mendira, gomendagarria da federatu zaitezen eta hortarako mendi taldean apuntatua egon behar da. Oso gustora eskeiniko dizugu informazio gehiago.
- Inprimakian ematen dituzuen datuak irteeren arduradunei bidaltzen zaizkie nor doan eta ez jakiteko, edo irteera aldatu beharra balego, telefonoz deitu ahal izateko.
- Edozer aipatu nahi izan ezkero, beste egitarau batzuk proposatu, etab., Googlen talde bat sortu da. Apuntatzeko klik egin hemení eta horrela zuen emailean idazten diren mezuak jasoko dituzue. Talde guztiari email bat idatzi nahi izan ezkero, goiena@googlegroups.com era idatz dezakezue. Luis-ek apuntatu ahal izateko gida bat egin du.
- Hitzordurako lekuan banatuko gara ibilgailuetan ahalik eta gutxien erabiltzeko. Itzuleran kontuak konponduko ditugu denon artean: bakoitzak ordaindu beharrekoa (0,17 € x Km x Ibilgailu kop.) / pertson. kop.. Gidariei ordaintzen zaiena: 0,17 €/Km.
|