Asteburu honetarako egitarauak. Azkenengo egunerapena : Uztailak 24, osteguna.

2008ko Uztailak 26, larunbata
Lekua Bakedano - Urederra - Urbasa - Altsasu zeharkaldia (NAFARROA)
Azalpena

Bizikleta bat utziko dugu Urbasako mendatean Bakedanoruntz pasatzen garenean. Aipatutako herritik Urederrako zirkura igoko gara, hain ezaguna den tenplo txinatarretik pasatuz (zein den? ba jakin nahi baduzu etorri egin beharko zara...). Behin gora iristean, zirkutik dagoen ikuspegi zoragarriaz gozatuko dugu, ondoren Urbasako bailara laua zeharkatuko dugu, pagadi batetik sartuz (hau da, Urbasako bailara guztia hegotik ifarrera). Honek Urbasako tontorrera eramango gaitu, Sakana osoa menperatzen duelarik. Azkenik, nahi duenak eta nik, bizikleta utzi dugun tokiruntz joko dugu eta gainontzekoek Altsasuruntz ifarrerako norabidea jarraituz (bide erraza eta ongi markatua), horrela amaiera emanez zeharkalde eder honi.

Eguraldiaren iragarpena 23ºko maximak
Oharrak

Guztira 15 Km dira eta bidea erraza da, beraz, inguratzen gaituen ikuspegiaz ondo gozatzeko aukera izango dugu.

Ez dago urik ibilbidean.

Albertok proposatua.

Ordua

9:00 Mendizorrotzako parking-ean.

Argazkiak  

 

 

2008ko Uztailak 27, igandea
Lekua  
Azalpena  
Eguraldiaren iragarpena  
Oharrak  
Ordua  

 

Ohar orokorrak:

  • Edozein gauza komentatu nahiko bazenute, beste plan batzuk proposatu, etab., talde bat sortu da Googlen. Apuntatzeko zanpatu hemen eta horrela zuen email-ean idazten diren mezuak jasoko dituzue. Talde guztiari mezua idatzi nahi izan ezkero goiena@googlegroups.com helbidera idatzi. Mesedez, ez bete jendearen posta elektronikoa hoax-ekin (hor zehar multzoka bidaltzen diren mezu apokaliptikoak...), pertsona bati bidalitako mezu pertsonalekin, etab. Lor dezagun guztion artean komunikazio izan dadin (eta dibertigarria aldiberean) eta ez "marroi" bat, zentsu gabeko mezuz betea, lanetik etxera zoazenean irakurri behar duzuna. Eskerrik asko besteengan pentsatzearren.

  • Geratzen garen tokian kotxeetan banatzen gara ahalik eta berebil gutxien erabiltzeko. Ondoren, itzuleran kontuak ateratzen dira: bakoitzak ordainduko duena (0,17 € x Km x berebil kopurua) / pertsona koputua. Eta gidariei ordainduko zaie: 0.17 €/Km.
  • En el lugar de la cita ya nos repartimos en vehículos para usar los menos posibles. Al regreso haremos las cuentas conjuntamente: cada uno pagará (0,17 € x Km x Nº de vehículos) / Nº personas. Y se pagará a los conductores: 0,17 €/Km.

 

Páginas creadas por www.informaticagasteiz.com