• Irteeren baldintzak

    • Irteerak klubeko bazkide ez diren pertsonentzat ere irekita daude, baina kasu horretan prezioa garestixeagoa da.

    • Istripuen aurrean erantzukizuna: Irteera bakoitza proposatu eta gidatzen duen antolatzaile bat egon arren, segurtasuna lehenesten saiatzen dena, parte hartzaile bakoitzak web orrian  adierazten den material egokia eramateaz arduratu beharko du, baita zalantzak galdetzeaz,  beldurrak adierazteaz zein informazio edota arreta bereziren bat eskatzeaz ere. Inork antolatzailearen argibideei kasu egin ezean, antolatzaile horren erantzukizunetik kanpo geratuko da. Sarritan mendira joaten bazara, federatzea oso komenigarria da; eta horretarako, mendi klub batean izena eman behar da. Horren guztiaren gaineko informazioa emango dizugu gustura asko.

    • Izena ematearen itzultzeak: Web orriko "Izena emateko azken eguna" atalean adierazitako eguna eta ordua baino lehen eskatzen bada, izena ematearen dirua itzuli ahal izango da. Halere, ostatuaren batean erreserba egingo balitz, horren zati proportzionala deskontatuko litzateke. 

    • Garraioa: 20 pertsona gutxienez baldin badaude, autobusez joaten saiatuko da, kostu ekonomikoa zein den norakoaren eta egunen arabera. Ezinezkoa bada, ibilgailu partikularretan joango gara, eta borondatezko gidariei 0,30 euro km-ko gehi bidesarien kostua ordainduko zaizkie.

    • Joan-etorrian gertatzen diren gorabeheren aurrean erantzukizuna: Borondatezko gidari batek bere autoan kaltea izaten badu, eta arduragabekeriagatik ez bada, kalteak ordainduko zaizkio. Zati bat irteeran parte hartzen duten pertsona guztien artean ordainduko da, zein autotan doazen alde batera utzita, hori kasualitatea baita; izan ere, zein autotan joaten den kasualitatea da eta batzuetan pertsona eta materiala ibilgailu ezberdinetan joaten da. Beste zatia Klubak hartuko du bere gain, eta Klubeko Batzordeak erabakiko du ordaindu beharreko kopurua.

    • Autobusez egiten diren irteera ofizialetara ezin da txakurrik eraman: Partehartzaileen kotxeetan egiten diren irteera ofizialetara eraman daitekeen ala ez, irteera prestatu eta gidatuko duen pertsonak erabakiko du; beti ere, irteeraren ezaugarriak eta izena eman duen pertsona kopurua kontuan hartuta. Partehartzaileen kotxeetan egiten diren irteeretan txakurrak joan ahal izango dira, baina lotuta. Hala ere, irteera bakoitzean aukera egongo da txakurra solte eramateko baimena eskatzeko, baina denek onartu beharko dute.





  • Materialen alokairua

    Materiala alokatzeko arauak:


    Materiala alokatu ahal izateko, beharrezkoa da Goiena Klubeko bazkide izatea. Materiala bazkideek bakarrik erabiliko dute eta erabat debekatuta dago klubeko bazkide ez den pertsona bati uztea, kasu horretan bazkideak Zuzendaritza Batzordeak erabakitakoari eutsiko dio.


    Alokatzeko ordutegiak: asteazkenetan 19:300etatik 21:30era.


    Bazkideak materiala aztertuko du,  maileguan hartu aurretik; horrela, akatsen bat egonez gero,  akats hori egozten saihestuko du. Aurkitutako akatsak erregistro-liburuan jasoko dira.


    Alokatzeko materialak, prezioak eta gehieneko denbora:


    Elurra

    • Pioleta: 1 € aste bat,; 1,5 € bi aste
    • Elur pala: 1 € aste bat
    • Kranpoiak: 1 € aste bat, 1,5 € bi aste
    • Erraketa: 1 € aste bat

    Arroilak:


    • Arroila-motxila: 1 € aste bat

    Ferratak:


    • Ferratak egiteko disipadorea: 1€ aste bat
    • Kaskoa: 1€ aste bat
    • Arnesa: 1€ aste bat
    • Jumar: 1€ aste bat

    Akanpada:


    • Kanpin-denda: 2 € aste bat, 3 € bi aste


    Materialaren maileguaren prezioa materiala hartzen den unean ordaindu beharko da.


    Mailegua erregistro-liburuan jasota geratuko da, materiala hartzen duen bazkidearen sinadurarekin eta datuekin.


    Bazkidea materialaren erantzulea da, eta horrek eragindako kalteen kostuak ordaintzera behartuta dago.


    Ezarritako egunean materiala ez entregatzea, zigor gisa maileguaren kuota bider bi ordaindu beharko da zigor gisa. Gauza bera behin eta berriz errepikatzeak hurrengo eskaeretan materiala ez ematea ekar dezake.


    Materiala galtzeak material berriaren balioaren %50 ordaintzea dakar.


    Arau hauetan aurreikusi ez den guztia Material Arduradunak ebatziko du eta muturreko kasuetan Klubeko Zuzendaritza Batzordeak.


    Klubak ez du bere gain hartzen erabilera desegokiaren ondorioz gerta daitezkeen istripuen erantzukizuna edo material hori erabiltzeko bazkideen ezagutzarik eza.


    Gogoan izan, materiala egoki erabiliz gero, ondoren erabiltzen dutenek ere seguru egongo direla..


  • Deskargak

  • Mendi taldearen historia

    Goiena Mendi Taldea noiz sortu zen jakiteko, 40ko hamarkadaren bukaerara egin behar

    dugu atzera.


    Orduko Gasteizko prentsak aipatu zuen elkarte berri bat sortu zela,... —kronika idatzi

    zuenak esan zuenez— batez ere mendi talde bat zen, nahiz eta mendizaletasunaren kirol

    izaera baino haratago joan (...). Mendi taldearen ikurra kirol itxurakoa da guztiz, irudia

    bitan zatituta dago zeharretara, eta goranzko norabidea hartzen du, gailurraren goialdean

    eta zeru zabalean itsatsiz bezala bere jomuga infinitua.

    Esanahiari erreparatzen badiogu, “Goiena” izenak (goi-en-a) goren dagoena esan nahi

    du, eta mendirik garaienetara igotzeko grina islatzen du.


    Mendi taldearen sortzaileak Ekintza Katolikoko gazteak ziren garai hartan, eta haien

    ustez kirola bizitzeko modu bat zen gazteentzat. Sasoi hartan bilerak Ekintza

    Katolikoaren egoitzan egiten zituzten, txangoak antolatzeko edo bertako talde

    artistikoaren antzezlanak ikusten gozatzeko, batez ere neguan.


    Goiena Mendi Taldea 1947ko udazkenean sortu zuten, eta hasiera-hasieratik izan ziren

    oso garrantzitsuak kirol jarduerez gain, ekintza kultural ere, batez ere, mendi taldearen

    baitan eratu eta sendotzen ziren esparru berriei esker. Esate baterako, mendi lehiaketak

    antolatzen zituzten, ibilaldi arautuak, kirol txapelketak, erakusketak, antzezlanak eta

    abar. Baina, taldea ahultzen hasi zen poliki-poliki, eta 1957an desagertu egin zen betiko.


    Goiena guztiz geldirik zegoela, Gasteizko zenbait parrokietako —tartean San Vicente

    eta San Pedro— gazteek taldea berpizteko gogoa agertu zuten, izena aldatuta, ordea.

    Baina, federatzeko zailtasunak zeudenez, eta legeztatzeko izapideak ere nekezak

    zirenez, proiektua bertan behera geratu zen, harik eta 1960an Espainiako Mendi

    Federazioak baimena eman zuen arte Gasteizko San Vicente parrokiako Excelsior O. A.

    R. taldea eratzeko. Edozelan ere, ekimenak ez zuen aurrera egin, eta bi urte orduko,

    elkarte berri hori guztiz desagertu zen.


    Gerora, Goiena taldeak hainbat urte zeramala jada federaziotik kanpo, Gasteizko

    parrokietako gazte batzuek Goienaren bigarren garaiari ekin zioten 1965aren bueltan.

    Bigarren aldi honetan parrokiak eta auzoak indarra hartzen ari ziren eta parrokia

    bakoitzak bertako gazte taldeak zituen antolatuta eta jarduerak egiteko autonomiarekin.

    Parrokietako gazte taldeek garrantzia handia hartu zuten urte horietan, batez ere


    Gasteizko elizbarrutiak lan handia egin zuelako horiek bultzatzen. Egoera horretan sortu

    zen elkartzeko premia, bereziki mendi irteerak koordinatzeko eta izen bakar batekin

    federatzeko: Goiena Mendi Taldea. Hasierako elkarteak Uhaska Zaharreko kaleko La

    Blanca elkartean egiten zituen bilerak, baina berehala ikusi zen talde askotako mendiko

    sekzioak desagertu egiten zirela eta beste berri batzuk sortu. Eta horretan zebiltzala,

    1972ko urte amaieran taldearen egoitza Adurtzara lekualdatu zuten, eta handik

    koordinatzen zituzten haur eta gazteen jarduerak. 1977an Goienak hamaika elkarte

    ordezkatzen zituen eta 478 federatu zituen, oso kopuru adierazgarria Arabako

    mendizaletasunari dagokionez.


    Geroago, 1978ko apirilaren 20an Goienaren egoitza Asisko San Frantziskoren

    parrokiara aldatu zen, eta orduan hasi zen Goienaren hirugarren eta azken aldia. Sasoi

    horretan parrokietako talde askok utzi egin zioten Goienako kide izateari, eta

    zuzendaritza taldeak behin baino gehiagotan pentsatu zuen mendi jarduera bertan behera

    uztea.


    Arabako Mendi Federazioak bultzatuta eta taldeak haur eta gazteen esparruan zuen

    esperientzia aintzat hartuta, Goienak erabaki zuen Gasteizko iparraldeko ikastetxe

    batzuetako guraso elkarteetara jotzea, eta jarduera proiektu bat eramatea, eta horietako

    bat zen ikasleen artean mendiko kirola eskaintzea. Antolakuntza lanetan San Ignazio

    mendi taldeko mendizale batzuen laguntza zuten. Ikasleekin antolatutako

    lehenengoetako txangoa 1979ko urte amaieran egin zuten, eta hortik aurrera Goienak

    etapa berri bati ekin zion, 80ko hamarkadaren bukaera arte iraungo zuena. Izan ere,

    gazteekin egiten zuten lanari segida emateko, Goienak eta San Ignaciok mendi talde bat

    eratu zuten elkarrekin: “Amigos en el monte” izenarekin, eta talde horren bidez era

    askotako jarduera antolatu zituzten gaztetxoentzat.


    Eta, hain zuzen ere, 80ko bukaera horretan Goienako gazte talde bat geratu zen eskola

    giroko ekintzetatik kanpo, adinagatik. Eta orduan taldeak gonbidapena egin zien gazte

    horiei bertan geratzeko modu aktiboan. Eta txangoak egiten hasi ziren Euskal Herrian

    zehar, inguruko probintzietan, Pirineoetan, bai eta beste hainbat mendigunetan ere. Hasi

    ziren mendi txangoak era formalagoan antolatzen, profilak, norabideak eta denborak

    kalkulatzen, eta goi-mendian hiru egunetako ibilaldiak egiteko antolakuntza logistikoa

    menperatzen... Gazteok antolakuntzan ardurak hartzen hasi ziren poliki-poliki, eta

    zuzendaritza batzordean karguak hartzen ere bai.


    Bazkide aktiboei esker, Goiena Mendi Taldea ekintza gogoangarriak egiten hasi zen

    mendizaletasunaren inguruan, Pirineoetan eta Alpeetan batez ere; eta aldi berean,

    mendizale gazteei zuzendutako zenbait ibilbide-programa ere jarri zituzten abian.


    1993ko irailean Goiena Mendi Taldeak 150 bazkide zituen, eta egoitza

    Mendizorrotzako pilotalekura aldatu zuen. Urte horretan egin zen Julio Garcia

    Memoriala estreinako, mendi istripu batean zendutako mendi taldeko lehendakariaren

    omenezko iraupen-ibilaldia.


    Igarotako denboran Goienak hiru aldi edo une ezagutu ditu, desberdinak, baina

    hiruretan izan dira ardatz mendizaletasuna eta gazteak.


    Egilea: José Antonio Gil García


    Transkripzio informatikoa eta laburpena: Gorka González Fernández

  • Legezko informazioa. Pribatutasun politika. Cookieak

    Goiena mendi kluba

    CIF: G01147578

    Helbidea: Estrasburgo kalea 17, behea. 01002 Vitoria-Gasteiz (Araba)

    Posta elektronikoa: goiena@goiena.org

    Webgunea: www.goiena.org

    Eusko Jaurlaritzaren Kirol Erakundeen Erregistroko zenbakia: CD0000530


    Ikusi pribatutasun-politika eta cookie-ak

Irteeren historia:
Otsailak 21- 22 febrero
Por Club De Montaña Goiena 2026(e)ko urtarrilaren 30(a)
Otsailak 21- 22 febrero
Por Club De Montaña Goiena 2026(e)ko urtarrilaren 20(a)
ADI EGON - DATA ALDAKETA : OTSAILAK 8 FEBRERO SALIDA/IRTENALDIA: Forondako parkinean 9:00 etan / Parking Foronda 9:00 LLEGADA/ITZULERA: Parking Foronda 18:30 / Forondako parkinean, 18:30 etan. Domingo 8 febrero Realizaremos una travesía desde la ermita de San Cristobal hasta la Sidrería Iturrieta en el valle de Aramaio. La ruta no tiene dificultad técnica. Alrededor de las 18:00 y tras una divertida comida en la sidrería volveremos a Gasteiz. Distancia: 10 km, desnivel: +/- 480m Otsailak 8 igandea Goizeko 9:00tan Lakuakharkaldia egingo dugu. Ibilbideak ez du zailtasun teknikorik. Sagardotegian bazkaldu eta 18:00k inguru Gasteizera bueltatuko gara. Distantzia: 10km, malda: +/- 480m Para inscribirse hay que hacer 3 cosas: Ingresar: 59€ (personas socias) o 64 € (personas no socias) en la cuenta : Rural Kutxa ES2630080189115438526526 Titular Club de Montaña Goiena), indicando el nombre, apellidos y concepto. 25 % DESCUENTO EN MENORES 30 AÑOS. Prioridad personas socias Mándanos por favor el justificante de pago al email del club: goiena@goiena.org ( Marcará la recepción del resguardo, el orden en la lista de inscripción) Inscribirse en la Página de Inscripciones Oharra : irteera honetara joateko mendi-asegurua izatea beharrezkoa da. Bazkideek lehentasuna izango dute. Izen-ematearen azken eguna: otsailak 4. Observaciones: para asistir a esta salida es necesario disponer de un seguro de montaña. Las personas socias tienen preferencia Fecha tope de inscripción: 4 de febrero.
Por Club De Montaña Goiena 2026(e)ko urtarrilaren 6(a)
Urtarrilak 17-18 enero 2026 Este año regresamos a Belagua para disfrutar de la nieve. TIPO DE SALIDA: ESQUI DE PISTA , ESQUI DE TRAVESIA, ESQUI DE FONDO, RAQUETAS. SALIDA: 17 DE FEBRERO A LAS 6 DE LA MANAÑA, parking de autocaravanas RUTAS: Esquí de pista en Arette. Forfait 42,5 € (si tienes NPY 36,5€) Esquí de Fondo en El Ferial (si sale grupo). Forfait 11€ Esquí de travesía: según las condiciones de la nieve nos organizaremos allí mismo. Propuesta: Soum Couy. 12km 1000m desnivel. Lakora desde Belagua (doble subida) H Para el albergue: hay que llevar sábanas/saco, y toalla. Si necesitas menú vegetariano o tienes alguna alergia por favor indícalo en observaciones para gestionar todas las peticiones a la vez. Material: en el albergue hay un lugar para dejar el material duro (skis, botas, piolets, raquetas…) Si tienes más dudas, aquí están todas las WEBS para consultarlas: Refugio de Belagua : https://refugiobelagua.es/el-refugio/ Estación de Arette: la Pierre Saint-Martin Estación de El Ferial : https://www.esquilarrabelagua.com/ Aurten Belaguara itzuliko gara elurraz gozatzeko. IRTEERA MOTA: PISTAREN ESKIA, TRABESIAREN ESKIA, HONDOKO ESKIA, ERRAKETAK. IRTEERA: OTSAILAK 17, GOIZEKO 6etan. Autokarabanen aparlekuan IBILBIDEAK: -Pistako eskia Aretten. Forfait 42,5 € (baldin baduzu NPY 36,5€) -Iraupen-eskia El Ferialen (taldea ateratzen bada). Forfait: 11€ -Zeharkaldiko eskia: elurraren baldintzen arabera, bertan antolatuko gara. Proposamena: Soum Couy. 12km 1000 m desnibela. Lakora Belaguatik (igoera bikoitza) Aterpetxerako: izarak/zakua eta toalla eraman behar dira. Menu begetarianoa behar baduzu edo alergiaren bat baduzu, mesedez esaiguzu oharretan, eskaera guztiak batera kudeatzeko. Materiala: aterpetxean material gogorra uzteko lekua dago (skis, botak, pioletak, erraketak...) Zalantza gehiago izanez gero, hona hemen kontsultatzeko WEB guztiak: -Belaguako aterpea: https://refugiobelagua.es/el-refugio / -Arette: Pierre Saint-Martin -El Ferial: https://www.esquilarrabelagua.com/ Para La inscripcion incluye transporte que será en bus si hay un numero mínimo de inscripciones y alojamiento con MP. Para inscribirse hay que hacer 3 cosas: Ingresar: - 126 € (personas socias CON licencia federativa EMF ) - 132 € (personas socias SIN licencia federativa EMF ) - 136 € (personas no socias CON licencia federativa EMF ) - 142 € (personas no socias SIN licencia federativa EMF ) en la cuenta : Rural Kutxa ES2630080189115438526526 Titular: Club de Montaña Goiena), indicando el nombre, apellidos y concepto. 25 % DESCUENTO EN MENORES 30 AÑOS Mándanos por favor el justificante de pago al email del club: goiena@goiena.org ( Marcará la recepción del resguardo, el orden en la lista de inscripción) Inscribirse en la Página de Inscripciones
Por Club de montaña Goiena. Fecha publicación: 2026(e)ko urtarrilaren 1(a)
Todos los martes. A veces, los jueves (según el tiempo) Tipo de salida: A pie Salida : Sobre las 16:00 AM (se concreta en el grupo Telegram). Aparcamiento de autocaravanas de c/ Portal de Foronda ( https://goo.gl/maps/qaRFGYo5WfG2 ). Si el monte está en la zona sur se queda frente al polideportivo de Ariznabarra. Ruta : Recorridos con encanto por los montes de Euskal Herria a decidir según geografía y opiniones . Inscripción : Se organizan en vehículos particulares y se paga entre tod@s. Observaciones : Las salidas podrán anularse o cambiarse por mal tiempo. La hora de salida también puede cambiar. Toda la información actualizada la tendrás en los mensajes anclados del grupo Telegram "Montañas Entresemaniles" Consulta las condiciones de las salidas en: https://www.goiena.org/mas Propuesto por : Endika ------------------------------------------------------------------------ Data : Normalean, astearteetan (batzuetan ostegunetan) Irteera-mota : Oinez Irteera : 16:00 inguruan. Forondako Atea kaleko autokarabanentzako aparkalekuan (https:// goo.gl/maps/qaRFGYo5WfG2 ). Mendia hegoaldean dagoenean, Ariznabarra kiroldegi aurrean gelditzen da. Ibilbidea : Euskal Herriko mendietan ibilbide xarmagarriak, geografia eta iritzien arabera. Izen ematea : Ibilgailu partikularretan antolatzen dira eta guztion artean ordaintzen da. Oharrak : Irteerak baliogabetu edo eguraldi txarragatik aldatu ahal izango dira. Irteeraren ordua ere alda daiteke. Informazio eguneratua "Montañas Entresemaniles" izeneko Telegram taldeko mezu finkatuetan izango duzu. Irteeren baldintzak kontsultatu: https:// www.goiena.org/mas Endikak proposatuak.
Por Club De Montaña Goiena 2025(e)ko urriaren 29(a)
Azaroak 16 noviembre
Azaroak 8-9 Noviembre
Por Club De Montaña Goiena 2025(e)ko irailaren 26(a)
Azaroak 8- 9 Noviembre
Por Club De Montaña Goiena 2025(e)ko irailaren 26(a)
URRIAK 25-26 OCTUBRE
urriak 11-12 octubre
Por Club De Montaña Goiena 2025(e)ko irailaren 25(a)
urriak 11-12 octubre